Kalidadea

Kalidadea

 

Ziurtapenak

 

Gure beharraren kalidadearen defenditzaile sutsuak gara. Egunero ahalegina egiten dogu kalidade horri eusteko, eten barik egiten doguzan gure produkzino prozesu guztien kontrol azterketen eta barriztapenen bitartez.

Gure obrak gauzatzean dogun kalidadea euskarri nagusi bitan oinarritzen da, batez be: gure lantaldean dagozan beharginen lanerako prestakuntzea, euren egonkortasunari esker lortutakoa; eta proiektuan inplikauta dagozan gremioei egiten jaken jarraipen zorrotza, lana hasi aurretik, beharrean ari diran bitartean eta bukatzean.

Halanda be, guk geure buruari jarten deutsagun auto-exijentzia maila altua da egiten doguzan lanen kalidadea marketan dauena.

Neurketarako tresna baliagarri moduan, hainbat diziplinatan dagozan Arauak kontuan izanda gure enpresea zertifiketan daben eta aldian behin egiten diran kanpoko auditoriak:

 

UNE – EN ISO 9001 KALIDADEAREN KUDEAKETA SISTEMEA
UNE – EN ISO 14001 INGURUMENAREN KUDEAKETA SISTEMEA
OHSAS 18001 BEHARREKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

6          102          103

 

 

Ingurumena zaintzea gure ardurea da

 

Segurtasuna eta Osasuna Beharrean

Beti izan doguz kontuan gure ingurunearen edertasuna eta balioa, eta gure ardura nagusietakoa ingurune hori zaintzea eta, ahal dan neurrian, ez kaltetutea izan da. Hori dala eta, gure ibilpidearen haseratik, gure helburu profesionalak gure inguruko naturea aldatu eta kaltetu barik lortzeko aukerea emoten deuskun eco-friendly politikea ezarri dogu.

Une honetan, ingurumenaren erabateko errespetuan oinarritutako eregintzako prozesurantz eroango gaituen eta eragina ahalik eta gehien murriztuko dauen etorkizuneko proiektua ari gara gauzatzen gure barrikuntza sailean.

Azkayon benetan atsegin dogu egiten doguna, eta ondo egitea atsegin dogu. Xehetasun guztiak zaintzea atsegin dogu, eta enpresa moduan izan dogun ibilpidearen haseratik berme handienak eskini gura izan doguz. Eta ez geure bezeroei bakarrik, baita gure beharginei be. Hori dala eta, aldian behin kanpoko auditoriak jasoten doguz, eta arrakastaz gainditzen doguz; hori dala eta, beharreko segurtasuna eta osasuna bermatzen dauen OHSAS 18001:2007 Zigilua daukan enpresa moduan ziurtatuta gagoz.

Gure behargin guztiak modu egokian prestau eta kontzientziau doguz, profesional bikainak izan daitezan. Arriskuak hautemateko, ebaluetako eta kontroletako programea gauzatu dogu, edozein moetako istripuak ahal dan neurrian saihesteko. Larrialdien aurrean erantzuteko plan bat be ezarri dogu, eta gure errendimendua neurtu eta hobetu egin dogu, ahalik eta zerbitzuko kalidaderik hoberena eskini ahal izateko.