Enpresea

Gure historia

1980tik eregintzaren mundura lotutako familiako enpresea gara. Urte horretan sortu zan enpresea.

Enpresea sortzera eroan eben balioek, belaunaldien artean transmitidu diranek, aldatu barik jarraitu dabe denporan zehar; balio horreetan eta gauzak egiteko modu horretan sinisten dogulako.

Balioak denporaren ganetik dagoz, baina behar egiteko metodoak gaur egungoak izan behar dira, punta-puntakoak eta barritzaileak. Holango ibilpide luzeak, etenbako barrikuntza prozesuan sartuta egotea eskatzen dau, bizi garan denporakaz bat etorriko dan lehiakortasuna bermatzeko.

Enpresak, berau osatzen dauen giza taldeari eta gure talde laguntzaileei sor deutsez ibilpidea eta lortutako emaitzak.

Giza taldea; enpresaren filosofia ulertzen jakin dauen lantaldeak osatutakoa; indarrez eta ilusino osoaz konprometiduz bultzatzen eta ekarpenak egiten, helburu komunari bizirik eusteko.

Gure lantaldearen egonkortasunak oso esperientzia garrantzitsua metatzeko aukerea emon deusku, eta eten barik egiten doguzan birziklapeneko ikastaroakaz batera, oso maila tekniko-profesional altua emoten deusku, edozein behar egin ahal izateko bermerik hoberena.

Talde laguntzaileak; hainbat espezialidadetako profesionalak, euren arloetan ospe handia daukienak, denpora luzez gurekin aritu diranak, guztiak be ondo egitearen kulturaren jaube.

 “Inspirazinoa badago, baina beharrean harrapau behar zaitu.”

Eskintzen doguzan zerbitzuak moeta askotakoak dira, eta hainbat arlo hartzen ditue, guztiak be sektore barrukoak. Horreen artean honeek dagoz: Obra pribadua, Eregintza, Obra Publikoa, Proiektuak, Sustapenak eta Komunidadeak. Moeta askotako zerbitzuak eskintzea gure enpresa estrategiaren barruan dago, eta eskintza, gure enpresak arlo bakotxean dauen esperientzia garrantzitsuak abaletan dau.

Ikusi zerbitzuak

Lanak

Kontsultau eizuz denpora honetan guztian egin doguzan lanetako batzuk: eraikinak, obra publikoak, merkataritzako lokalak edo zaharbarritze lanak, beste batzuen artean.

Ikusi lanak