Aholkularitza

Azkayotik, beharrean daroaguzan urte guztietan lortu dogun ezagutzea zure eskura jarri gura dogu. Hemen adierazoten diran moduko gai garrantzitsuei buruzko aholkularitzea emon ahal deutsugu:

  • Etxebizitzen, lokalen edo lurren sal-erosketea.
  • Obra bat egitea: baliabideak ahalik eta ondoen erabiltea; kostuak egokitzeko aukerak.
  • Balorazino ekonomikoak.
  • Urigintzari buruzko kontsultak..

Askotan, erabagi on edo txar baten arteko aldea, erabagi hori hartu orduko daukagun informazinoan eta informazino hori interpretetako moduan dago.

Jarri zaitez gugaz hartu emonetan eta zure zalantzak argitzen lagunduko deutsugu. Zerbitzu pertsonalizauaren aldeko apustua egiten dogu, aholkularitzea eskatzen deuskunaren beharrei eta interesei erantzuteko. Jarri gugaz hartu emonetan! Esku zabalik hartuko zaitugu.

 

Comments are closed.