Obra publikoa

Obra publikoa, sektore publikotik sustautako obrea da.

Azkayok 35 urte daroaz sektore horretan beharrean, eta denpora horretan guztian proiektu asko eta asko gauzatu ditu.

Bi obra moeta bereiztu daikeguz, obren bolumena kontuan izanda:

Jarduketa txikiak edo/eta preminazkoak: Arlo horretan moeta guztietako mantentze, finkatze  edo preminazko obrak egiten doguz, tokiko administrazinoentzat edo bestelako erakundeentzat.

Beste batzuen artean:

- Berrurbanizazinoak.

- Saneamenduak.

- Higiezinak barriztetea.

- Lokalak egokitzea.

Obra garrantzitsuak: Holango obrak lehiaketa publiko bitartez esleitzen dira; lehiaketa horretan, lizitazinora aurkezten diran enpresek bete behar dituen baldintzak eta eskakizunak zehazten dira, eta proiektua eskintza hoberenari emoten jako.

Holango obretara aurkezteko beharrezkoa da kaudimena erakusten dauen enpresa sailkapena, ziurtatutako enpresen ekonomiari, finantzei, teknikari eta lanari jagokenez.

Comments are closed.